XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuk agindu duzuna izango da, fabrikako ahalmena baino bolumen handiagoa eskatu ez baduzu edo lehengai-kopuru gutxiegi ez badago behintzat.

Gogoratu lehengaien hornikuntza-agindu normala gutxienez behar izango diren periodoa baino bat lehenago egin behar dela.

Hau da, 1. hiruhilekoan eskatzen dituzun materialak ezin dira 2. hiruhilekora arte prozesatu.

Honek 2. periodoan fabrikatu nahi den unitate-kopuruaren aurreikuspena egitera behartzen gaitu. Gogoratu ere, premiazko erosketa egiteko duzun aukera.

4) Produktu bukatuen biltegia (unitatetan)

Bukatu berria den aldian saldu ez diren produktu bukatuen kopurua ematen digu.

0 litzateke dena saldu bazenu, baina hau seinale txarra litzateke gero asetu ezin izan duzun eskaria sortzen ahalegin eta baliabideak erabili dituzula adieraziko bailuke. Ezusteko galanta litzateke zure salmentak produktu bukatuen hasierako biltegiaren eta periodoko ekoizpenaren arteko baturaren berdin-berdina izatea.

Produktu bukatuak badaude salmentarako erabilgarri egongo dira hurrengo periodoko produkzio berriarekin batera.

Gogoratu beti ere komenigarria dela produktu bukatuen biltegi bat izatea. Honen arrazoia eskaria aurreikusitakoa baino handiagoa izatea gerta litekeela da, eta baita eskaria urtesasoikoa delako lehenengo hiru hiruhilekotan biltegiratzea komeni izatea ere.

Produktu bukatuen biltegia bateztesteko kostuaren arabera baloratzen da. Hasieran unitateko 1.200 ptakoa izango da (laneskuaren 600 pta eta lehengaien 600 pta), gero alda daiteke.